XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Berdin zaidan. -Gero galdetu zuen-: Eta zertan datza itxurak egite hori?

- Haurrak garela esan zuen Aliziak itxurak egingo ditugu.

Ez dugu helduak izan nahi, behar bezala laguntzen ez diguten horietakoak, eta hain gaizki ulertzen gaituztenak.

Koronelak, oso haserre oraindik, marmar egin zuen:

- Eta itxaroteaz, zer?

- Ba, itxaron egingo dugu -erantzun zuen Aliziak, Goxaneren eskuak bereen artean hartuz eta begiak zerurantz jasoz, itxaron egingo dugu beti fidel eta iraunkor, harik eta aldiak aldatu arte gure alde eta inork gure lepotik barrerik egin ez dezan arte, eta hadak itzuli arte.

Itxaron egingo dugu, beti fidel eta iraunkor, laurogei, laurogeita hamar edo ehun urte arte.

Ordurako, hadek haurrak bidaliko dizkigute eta guk aurrera aterako ditugu, gizaixoak!, gure arazo berberak baldin badituzte.